XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zuen nolanahiko ikuskaria izan egun haretan Xalbadorrek.

Bertsolari deklaratu dugula, irakurle, zuk eta nik Urepeleko artzaina, eta bertsolari haundi eta zenbait alditan paregabe?

Ez gara bakarrak.

Hor dugu gure alde Ahetzeko Mattin.

Bazukeen guk haina entzuna aheztarrak Xalbador, eta baita beste inork baino gehiago ere; eta bestek ez bezala ezagutu zuen hura, hona nola ari zaion gorespenetan bere ofizioko gizonari.

Arrazoi ematen digu guri, eta arrazoi ematen die, hala berean, egun jakin hartan Aldudera bildu ziren bertsozale haieri, Xalbadorren eskasa sumatu zutela ziotenean.

Nola ez zuten bada sumatuko, udaberritik negurainoko aldea baldin bazegoen artzaina haiekin izan edo ez izan?

Hor duzu, irakurle, Mattinen erabateko iritzi hori Xalbador bertsolariaz.

Aurki al zitekeen iritzi emaile hoberik pertsutan osoki jakina (Odolaren mintzoa: Dohaina eta lana) omen zen hura baino?

Pertsutan osoki jakina eta egiazko eta egiaren laguna.

Hor uzten dizut bere osoan eta betean eta klaroan eta ederrean.

Badugu besterik ere, bertsozale, aheztarrak eta guk bezalaxe, Xalbador aparteko bertsolari deklaratzen duenik.

Damuz, itzaltzen ari zaigun ahots bat bada hor Zarautzen, Errezilen sortua, Basarri ezizenez ezagutua, behin eta birritan txapeldun izana.

Ez dauka saltzeko artzaina.

Xalbador bezalako dozenerdi bat bertsolari baleude eginez ari da, 1962ko Errege eguneko ihardun haren ondoren.

Hartuko omen luke hizkuntzak laguntza ederra urepeldarraren antzeko dozenerdi bat bertsolarirekin.

Eta txapeldunetik txapeldunera.

Etxanoko seme esanezinalakoa dugu orain, plazako Xalbadorrek harritzen duena gehiena eginez.

ETBn ginen batean esan zuen hori Amurizak,(...)